Oiartzungo bidegorriak bi lotura berri ditu
Zurko baserriko bidea eta Ugaldetxoko bizikleta-pista atondu dira
Oiartzungo Udalak Zurko baserri inguruko herri bideaatondu du, baita Orlegimendi etxadia eta Ugaldetxoko bizikleta-pista lotzen dituen bidea ere. Guztira 22.000 euroko inbertsioa egin du.
Zurko baserri inguruko bidea txukuntzeari esker, adibidez, Iturriozko Tronpeo malda handia saihesteko aukera izango da. Ugaldetxoko lotura berriarekin berriz, Orlegimendi eta Mendin Zar etxadiek lotura zuzenagoa izango dute bidegorri sarearekin.
Mugikortasun Plana
Gogorazi dutenez, 2024an onartu zen Oiartzungo Mugikortasun Planean azaltzen den bezala, herriko mugikortasunaren ardatza da bidegorria.
Aurreko legealdian egindako lanei esker, bidegorri sareaauzo guztietara iristen da dagoeneko eta, orain, Udalaren helburuetako bat da auzoguneetara lotura berriak sortzea, komunikazioa eta irisgarritasuna erraztuz.
Lan gehiago
Helburu horrekin egin berri dira bi lotura horiek. Agustin Lekuona Hirigintzako zinegotziaren esanetan, “bidegorria herriko mugikortasunaren bihotza da eta orain artekora bi zati hauek gehitzeak hartutako konpromisoa berrestea dakar”. Aurrerago antzeko lan gehiago egiteko asmoa adierazi du bide gorrira lotura irisgarriagoak eginez, “auzoen arteko komunikazioa eta irisgarritasuna hobetzeko”.
Temas
Más en Bertan
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Mi hijo me hizo prometer antes de morir que seguiría delante"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Una parada del autobús en Donostia cambió mi vida"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Pude llamar a mi madre por primera vez en cuatro años: pensaba que estaba muerto"
-
Los secretos heráldicos de Arrasate: un viaje por lo escudos de la villa