Pasaiako Udalak Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia liburuaren aurkezpena antolatu du. Asteartean, urtarrilaren 21ean, izango da, Trintxerpeko liburutegian, 19.00etan. Sarrera librea izango da.
Bertan izango da Eneko Bidegain liburuaren idazlea, Keparen senide eta lagunekin batera.
Kronika politikoa
Izan ere, Kepa Anabitarte 1934. urtean jaio zen Trintxerpen eta oso ezaguna da barrutian. Gazte-gaztetatik ohartu zen Euskal Herriaren menderakuntzaz, eta berehala hartu zituen ardurak, herriaren askapena helburu.

Liburu biografiko hau Euskal Herriko azken ehun urteetako kronika politikoa da. Bidean ezagutu dituen hainbat erreferentziazko laguni buruz eta gertakari politiko, ekonomiko eta kulturali buruz hitz egiten da liburuan, bide horretan osatu duen pentsamendu politikoaren oinarriak azaltzeaz gain.
Liburua salgai egongo da aurkezpenean.