Juan Bautista Usabiaga Etxeberria beasaindarrak 102 urte bete ditu astearte honetan. Ugartemedi auzoko Ugartemendi Goiko baserrikoa, Arangoiti egoitzan bizi da egun.
“Adimenez argi jarritzen du, irakurketa gustuko izanik liburuak oso estimatuak ditu eta egunkariaz gain beti du aldean irakurtzeko liburuxkaren bat”, adierazi du familiak.
Arreba eta ilobaz inguraturik, Leire Artola alkatearen bisita jaso du gaur goizean eta beasaindar guztien izenean zoriondu eta lore sorta oparitu dio.