Soraluzeko Udalak antolatzen duten Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen zortzigarren lehiaketan, Angel García Martínez eta haren familia izan dira irabazleak.
Guztira, lau familiak parte hartu dute edizio honetan, herria kolorez eta gabon giroz janzteko helburuarekin.
Gabon koloreak
Lehiaketa honen bitartez, Udalak herritarrak beren balkoi eta leihoak apaintzera animatu nahi izan ditu, herriko bazterrak koloretsuago bihurtuz eta bizilagunen ekarpen artistikoak partekatzeko aukera eskainiz.
Epaimahaiak, Gabonetan egindako bisita desberdinen bidez eta oinarrietan ezarritako irizpideak kontuan hartuta, Angel García Martínez eta bere familiaren dekorazioa saritzea erabaki du.
100 euroko saria
Iirabazleek 100 euroko saria jaso dute Unai Larreategi alkatearen eta Ana Maiztegi zinegotziaren eskutik.
Udalak, gainera, eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu duten herritar guztiei, herriari Gabonetako magia eta argitasuna emateagatik.