Síguenos en redes sociales:

Emakumeek Errenteriari egindako ekarpena ikusaraziko da

Mariasun Landa Sariak deitu dituzte hamabosgarren urtez

Emakumeek Errenteriari egindako ekarpena ikusaraziko daN.G.

Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamabosgarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu.

Ekimen hau Errenteriako Berdintasunerako III. Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da Errenteriako emakumeen ekarpena aitortzea eta balioan jartzea. Sari honen bidez, gizarteko arlo desberdinetan emakumeek herriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea, izen propioak argitara ekarriz. Idazlanak aurkezteko epea zabalik egongo da urtarrilaren 31 arte.

Bi sari

Lehiaketa honen bidez bi sari emango dira: Emakumezkoen begirada, lanik onena; emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da; eta Emakumezkoei begirada, lanik onena, gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da.

Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da. Bi idazlan irabazleek 450 euroko ordainsaria jasoko dute eta gainera 2025eko Oarso aldizkarian argitaratuko dira.

Oinarriak

Lehiaketaren oinarriak helbide honetan ikusgai daude.

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak Mariasun Landa Sarietan parte hartzeko gonbita zabaldu nahi die herritar guztiei, emakumezkoei deialdi berezia eginez.