Síguenos en redes sociales:

Beasain: Matematika jardunaldiak eskainiko ditu Lemniskatak urtarrilean

'Urtarrila matematikaren bila' zikloaren hamalaugarren edizioa da eta ostiral honetan hasiko da

Beasain: Matematika jardunaldiak eskainiko ditu Lemniskatak urtarrileanN.G.

Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak Urtarrila matematikaren bila zikloari hasiera emango dio ostiral honetan. Hamalaugarren urtea du ziklo honek. BeasaingoIgartza Jauregian gauzatuko dira hitzaldi guztiak, ostiraletan, arratsaldeko 19.00etan

Lehen saioa ostiral honetan, urtarrilak 10, izango da. “Euskal Herriko Unibertsitateko eta Estatuko matematika dibulgatzaile onenetako hiru entzuteko aukera izango dugu: Raúl Ibáñez, Marta Macho eta Pedro Alegria”, azaldu du Lemniskatak. 20 minutuko hitzaldia eskainiko du bakoitzak: ¿Puede crearse una obra de arte a partir de un teorema matemático?, Ibáñezek; Matemática Poética, Machok; eta Einstein es una baldosa, Alegriak.

Hurrengo saioa hilaren 17an izango da eta Larraitz Aranburuk eskainiko du: Zirkuaren matematika. Urtarrilaren 24an, berriz, Oihana Garaialderen Matematikaren zuloak eta zulo matematikoak hitzaldiaren txanda izango da. Hilaren 31n amaituko da zikloa, María Garcíaren Esculturas geométricas con papel y tijeras saioarekin.