Azkotia: 2024 urteari begirada bat, laburrean
Askotariko ekimenak jarri dira martxan etxebitza, ingurumena edo berdintasunaren arloetan
Etxebizitza
Duela urtebete hasi ziren Txalonerreka eta Altamira lotuko dituen bide berria eraikitzeko obrak, 3.875.514,47 euroko aurrekontuarekin. Eusko Jaurlaritzak alokairu sozialeko 115 etxebizitza eraikitzeko asmoa du, lehenengoak 2025 eta 2027 artean. Sustapen pribatuko beste 86 etxe ere eremu berean eraikitzekotan dira. Idiakez Ederra Etxearen birgaitze lanak ere amaitzear daude.
Irisgarritasuna
Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko xedez, bigarren fasea gauzatu da 2024an, eta hirugarren igogailua eraikitzeko lizitazio prozesua amaitzear da. 825.894,72 euroko oinarrizko aurrekontua du jarduketak.
Azpiegiturak
Martxan dira GI-631, Azkoitia eta Urretxu arteko bidea hobetzeko bigarren faseko obrak. Azaroan hasi ziren eta 31 hilabeteko gauzatze epea dute. 13,3 miloi eurokoa da aurrekontua. Aurreratzeko bi tarte berri egokituko dira, noranzko bakoitzean bat, bide-segurtasuna eta trafikoaren arintasuna hobetzeko helburuarekin.
Ingurumena
Jausoron aisialdirako eta atsedenerako babesleku klimatikoa eraiki da. Proiektuak Naturklima Gipuzkoako Klima Aldaketarako Fundazioaren dirulaguntza jaso du.
Bestalde, trantsizio energetikoaren bidean, Azkoitiko Udala Urretxuko Ekiola energia-kooperatibaren bazkide laguntzaile egin da, herritarrek teknologia fotovoltaikoaren bidez elektrizitatea sortzeko proiektuan bazkide gisa parte hartzeko aukera sustatuz.
Berdintasuna
Sorginen Ganbara, emakumeei zuzendutako gune berria inauguratu da. Berdintasun sailak sustatuta, gune intimoa, atsegina eta erakargarria sortu da. Kultur Etxeko gela batean kokatu da espazioa.
Bertakoa, bertan
Hobekuntza lanak egin dira Azoka Plazan. Sabaiko fibrozementuzko plakak erretiratu eta egurrezko egitura duen estalkia jarri da, sarrera nagusietan ate automatikoak ipini dira eta argiteria berritu. Irisgarritasuna ere hobetu da.
Temas
Más en Bertan
-
Ordizia premia a los mejores cómics y microcuentos del curso
-
La estación de Ikaztegieta registró 112 l/m2 en dos horas la noche de las inundaciones
-
Dantz Point 2025 llevará la música electrónica a seis localidades de Gipuzkoa este verano
-
El movimiento feminista de Orio denuncia nuevos casos de acoso e intimidación