Ostegun eta ostiralean, Ataungo Aizkoarte kultur elkartean, mendiko federatu txartela berritzeko aukera egongo da; izan ere, Ataun Kirol Elkarteko ordezkariak bertan izango dira, bi egun hauetan, 18.00etatik 20.00etara.

Hala eta guztiz ere, eskaera posta elektronikoz egin daiteke, ataunke.mendia@gmail.com helbidera mezua bidaliz. Gainera, Ataun Kirol Elkarteko ordezkariek eskaerak posta elektronikoz egitea bultzatu nahi dute. Abenduaren 22an amaituko da mediko federatu txartela berritzeko epea.