'Amorante' eta Uxue Alberdiren 'Meza Nagusia' Azpeitiko Hitzaren Eskolaren amaiera ekitaldian
Kulturaz kooperatibak antolatu duen saio irekia larunbatean izango da Dinamoan, 11.00etan eta bertan euskal sormenaren hainbat atal jorratuko dira musika eta hitza lotuz
Azpeitiko Hitzaren Eskolako 5. edizioari amaiera emango dion ekitaldi irekian Amorante eta Uxue Alberdik gidatuko duten 'Meza Nagusia' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.
Kulturaz kooperatibak antolatu duen ekitaldia Azpeitiko Dinamoan bihar zapatuan, abenduak 14, izango da, 11.00etan.
Euskal literaturaren sermoia
Euskarazko literaturaren sorkuntzaren inguruko hainbat gai jorratuko dituzte, musika eta hitza lotuz, "Gure letren errepublikari egindako errepaso ederra izango da eskainiko dutena: irakurri aurretik liburuak zuzentzen dituzten euskaltzain urgazle, euskaltzain erdi, euskaltzain hiru laurden eta euskaltzain osoak, errata-bilatzaileak, urre-txikitan bezala aritzen direnak akatsik den mendrenaren xerka, sintaxiaren eusko gudariak… horiei denei eta beste fauna askotarikoari emandako meza da hau", azaltzen da ekitaldiaren aurkezpenean
Temas
Más en Bertan
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
"Queremos unir fuerzas, compartir recursos y poner en marcha una organización más cohesionada"
-
Illunbe: la única trainera de mujeres veteranas del Cantábrico
-
El renovado patio de la Ikastola Izarraizpe de Azpeitia empieza a tomar forma