Kaleko garbiketa indartzeko lanean dago Aretxabaletako Udala
Aldaketa batzuk egiten ari dira garbitasunera bideratutako baliabideak "eraginkorrak" izan daitezen
Aretxabaletako Udalak kaleko garbitasuna indartuko duela komunikatu du eta, horretarako, zenbait neurri jarri dira abian. Zerbitzua hobetzeko egin diren aldaketen artean honako hauek daude: kirolguneetan garbiketa maiztasuna handitzea, astean hiru egunetatik sei egunera pasatuta, eta paperontzi gehiago ipintzea herriko gune estrategikoetan (futbol zelai inguruan, parkeetan, kirolguneetan eta Azbeko pasealekuan). Horiekin batera, toki batzuetan lurra garbitzeko programa berezi bat ere jarri da martxan ere, Bedarretako San Miguel auzunean eta Herriko Plazako arkupeetan hasita. Bertan, lurrean urteetan itsatsita dagoen zikinkeria kendu da.
Zerbitzuaren gastuaren igoera
Serbitzu SL enpresak da kale-garbiketaren arduraduna eta zazpi laguneko taldea ari da lanean “hainbat baliabiderekin”. “Orain arte 343.339 euroko gastua izan du zerbitzu horrek, eta 2024an 451.984 eurora igo da. Etorkizunean kopuru hori handitzen joango da, igotzen ari diren hainbat gastu direla medio. Beraz, denon artean erronka honi aurre egin behar diogu”, azpimarratu du Aretxabaletako Udal Gobernuak.
Udalak onartzen du urte sasoi batzuetan, udazkenean adibidez, ez dela "erraza eroritako hosto guztiak batzea". "Baina zerbitzua unean uneko beharretara egokitzen saiatuko gara”, gaineratu du Aretxabaletako Udal Gobernuak. Hartutako neurriekin eta “norberaren konpromisoarekin, kaleak espazio garbi eta atsegin bihurtzea lortuko da”, azpimarratu dute.
Hala ere, neurri gehiago ere etorriko dira kaleak garbiago mantentzeko.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años