Hamalaugarren urtez jarraian, Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du. Izena emateko epea abenduaren 13ra arte egongo da zabalik  Udaleko erregistro elektronikoan.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek. Erakusleihoen apainketak gutxienez abenduaren 16tik 2025eko urtarrilaren 6ra arte egon beharko du. 

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan eta hiru sari banatuko dira, 450, 300 eta 200 eurokoak. 

Bestalde, Kultura Sailak Gabon Kanten Jaialdia antolatu du. Abenduaren 24ean izango da, Gipuzkoa Plazan, eta izena emateko epea abenduaren 20an itxiko da, eguerdiko 13.00etan. Parte hartu nahi duten guztiek eskaera orria Udal Erregistro Elektronikotik aurkeztu beharko dute.

Gutxienez hogei lagunek osatutako talde edo abesbatzek har dezakete parte, gehienean 16 urtetik gorakoek osatutakoek. Gainera, euskarazko bi gabon-kanta abestu beharko ditu bakoitzak, bata Olentzeroa eta aukera askekoa bestea.