Euskaraldia ariketa sozialaren 4. edizioari Elgoibarren hasiera emateko 75 lagun inguru bildu ziren Aita Agirre kulturgunea larunbatean.
Bertan, Elgoibarko Euskaraldiaren 11koaren aurkezpena egin zen. Hauek dira taldea ostauko dutenak: Maddi Arrieta Arrizabalaga (19 urteko ingeniaritza ikaslea); Imanol Arantzamendi Solozabal (Lehen hezkuntzako graduduna, euskal filologiako ikaslea, dantzaria eta euskal dantzako irakaslea); Jone Arriola Lobete(zinemagilea eta gidoilaria da); Mikel Olaizola Oñederra (irakaslea); Iñigo Lariz Azkue (kirolaria); Zelmar Etxegoien Ferreira (uruguaitarra, doktorea informatikan eta euskara ikaslea); Leire Leiaristi Guenaga (ingeniaria); Deñe Zabalo Zulaika (euskalzalea); Jose Luis Aldalur Aizpurua (jubilatua); Juan Mari Martinez Lariz (jubilatua); eta Rosa Mata Garate (euskaltzalea)
Ariketa sozial masiboa
Datorren urteko maiatzean izango da Euskaraldiaren laugarren edizioa. Orain arteko hiru edizioak udazkenean izan badira, laugarrena udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 30era.
Aurkezpenean agerian utzi zen Euskaraldiaren beharra. ”Munduan ez da sekula inon eta inoiz horrelako ariketa sozial masiborik egin hizkuntza baten erabilera areagotzeko. Euskaraldia edota Korrika bezalako ekimenak gurean bakarrik egin eta bizi dira. Bere akats, muga eta ahulgune guztiekin, Euskaraldia behar dugu euskara eta euskararen erabilera agenda eta iritzi publikoaren lehen lerroan jartzen duelako. Baita ere kontzientzia linguistikoetan eragiten duelako eta hizkuntza ohitura batzuk zalantzan jartzen dituelako. Bestalde, euskararen erabilera areagotzeko ariketa nazionala da eta euskaraldia herrigintza da, elkarbizitza, justizia soziala,…”