Joan den ekainaren 24an sutea izan zen Lazkaomendiko hondakinak biltzeko gunean. Hori dela eta, Lazkaoko Udalak gunea birgaitu berri du. Lazkaomendiko herritarrek zerbitzu hori erabiltzen jarraitu ahal izatea da lanen helburua.
Hondakinak biltzeko gunea guztiz berritu da. Jatorriko forma errespetatuz egin dira obrak. 11.858 euroko kostua izan du esku-hartzeak. Protect epresak burutu ditu lanak.
Lazkaoko Udalak herritarrei espazio publikoak zaintzeko eta babesteko deia egin die.