Euskal Herriko hiru abesbatza eta Indonesiako bat, Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloan
Igande honetan hasiko da, Villabonako Eresargi abesbatzaren kontzertuarekin
Igandean Urretxuko 38. Udazkeneko Musika Zikloa hasiko da. Aste honetan Villabonako Eresargi abesbatzak abestuko du, hilaren 27an Urretxu eta ZumarragakoGoiargi abesbatzak, azaroaren 3an Indonesiako The Resonanz Children’s Choir abesbatzak eta azaroaren 10ean Donostiako Santa Zezilia abesbatzak. Kontzertu guztiak San Martin de Tours elizan izango dira, 19.00etan.
Udazkeneko Musika Zikloa atzo aurkeztu zuten, Urretxuko kultur etxean. Ekitaldian Maialen Fidalgo zinegotziak eta Javier Arratibel Goiargi abesbatzako zuzendariak parte hartu zuten. Fidalgok Goiargiren lana txalotu zuen. "Udazkeneko Musika Zikloaren arrakasta Goiargiri zor diogu. Izan ere, urtero abesteaz gain, antolaketan eta abesbatzen aukeraketan laguntzen dute".
Arratibelek aurten parte hartuko duten abesbatzen berri eman zuen. Eresargik oso programa bariatua egingo duela esan zuen. Goiargiri dagokionez, urtean zehar ikasitako kantak abestuko dituzte.
Urtero Tolosako nazioarteko lehiaketara lehiatzera etorritako abesbatza batek parte hartzen du eta aurtengoa Indonesiakoa izango da. 2017an lehen saria lortu zuten Tolosan. Europako lehiaketan Tolosako lehiaketa ordezkatu zuten eta hori ere irabazi egin zuten.
Bukatzeko, azaroaren 10ean Donostiako Santa Zezilia abesbatzak abestuko du.
Más en Bertan
-
Errenteriak hitanoa hauspotuko du Euskaraldiaren baitan
-
El Mes de la Diversidad pone el foco en "un Arrasate para todas las personas"
-
El Alarde de Antzuola estrenará nueva marcha el 19 de julio para "reforzar su futuro"
-
El remate del dique de Mutriku comenzará tras el verano y las obras se prolongarán dos años