Larunbatean Lezoko II. Irakurketa Dramatizatuen Partida izango da
20 lanen artean sei finalista aukeratu dira Herri Eskolako patioan egingo den ekitaldian antzezteko
Larunbat arratsean Lezoko II. Irakurketa Dramatizatuen Partida jokatuko da Herri Eskolako patioan, iazko arrakasta ikusita. Izan ere 400 pertsona bertaratu ziren eta aurten marka guztiak gainditu nahi dituzte.
20 lan
Hasteko, aurtengo ediziora 20 lan aurkeztu dira eta guztiak oso kalitate altukoak direla esan zuen epaimahaiak. Sei finalistak aukeratu dituzte eta hauek izango dira dramatizatuko dituztenak. Idazle finalistak hauek dira: Ainhoa Mariezkurrena, Galder Perez, Hegoa Alvarez, Jokin Oregi, Goiz Eder Iturain eta Pedro José Zabalza, guztiak aski ezagunak.
Ikuslegoak paper garrantzitsua izango du, sarreran banatuko diren inkesta txartelekin antzerki obra irabazlea aukeratuko baitu. Bozka-tzaileen artean, 100 euroko kultura bonoa eta afaria eta Gezalarako urteko bonoa zozkatuko dira.
Programazioa
Lezoko II. Irakurketa Dramatizatuen Partidaren programazioa 19.30ean hasiko da. Lehenik eta behin, musika izango da protagonista, Mad Muasel eta Big Sound dj-ren eskutik. Orduerdi beranduago lehen hiru antzezlanak taularatuko dira. Afaltzeko tarte bat eta gero, beste hirurak dramatizatuko dira. Azkenik, bozkaketa eta sari banaketa izango dira. Tabernetan edo jarriko den food truck-ean afaldu ahalkoda.
Temas
Más en Bertan
-
El Bidasoa Atletiko Taldea cierra la temporada de Liga con dos octavos puestos en Soria
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba