Javier Barcinak irabazi du Zumarraga Berrikusi proiektuko 300 euroko saria
Udalak 300 euroko erosketa bonu bat eta 30 euroko hamar zozkatuko ditu hilero merkatariei laguntzeko
Zumarragako Udalak ZumarragaBerrikusi egitasmoa jarri du martxan herriko merkatariei laguntzeko.
Aplikazio hori erabili eta herriko dendetan erosketak egiten dituztenek, zozketa batean parte hartzen dute hilero: 300 euroko bonu bat eta 30 euroko hamar zozkatuko dira hilero. Diru hori egitasmoarekin bat egin duten dendetan gastatu behar da. Iraileko 300 euroko saria Javier Barcinak irabazi du.
Informazioa
Zumarraga Berrikusi aplikazioa nahi duten guztiek erabili dezakete. Bertan, herriko eskaintzaren berri ematen da (kultura, kirola, turismoa eta merkataritza). Gainera, merkatariekin harremanetan jar-tzeko balio du. Herriko 100 establezimenduk baino gehiagok bat egin dute Udalaren egitasmo honekin.
Zumarraga Berrikusi egitasmoko hurrengo zozketa urriaren 7an egingo da. Zenbat eta erosketa gehiago egin atxikitutako dendetan, orduan eta sariren bat irabazteko aukera handiagoa. Zumarragako Udalak herritar guztiak aplikazioa erabiltzera animatu ditu. Aplikazio honi buruzko informazio gehiago nahi dutenek, Udalaren zumarraga.eus webgunera jo dezakete.
Temas
Más en Bertan
-
Lasarte-Oria combina tradición y participación ciudadana en los carnavales
-
Irun y Hondarribia activan una nueva recogida de alimentos para los campamentos saharauis de Tindouf
-
El Carnaval llama a las puertas de Azpeitia
-
Santa Ageda bezperan, Ereintzaren kopla saioa asteazkenean Errenteriako kaleetan