Síguenos en redes sociales:

Usurbilgo emakumeek elkar ezagutu eta sareak josteko topaketa egingo da

Usurbilgo emakumeek elkar ezagutu eta sareak josteko topaketa egingo daN.G

Herriko emakumeekelkar ezagutu eta sareak josteko” helburuarek, Usurbilgo Emakumeon Topaketa egingo da Larunbatean. Emakumeon Etxean izango da, goizez, etxearen erreferentzialtasuna handitzearekin batera. Izatez, maiatzean egitekoa zen, baina bertan behera utzi zuten, aurrerago antolatzeko asmoarekin.

Emakumeon Etxea

Topaketako egitarauari hasiera emateko talde dinamika bat egingo dute, Elhuyarrek gidatuta, elkarren arteko ezagutza bultzatzeko. Tarte hori baliatuko dute, aldi berean, Emakumeon Etxearen webgunea aurkezteko; azken egunotan jarri dituzte martxan, halaber, Emakumeon Etxearen sare sozialak: X, Facebook eta Instagram.

Ondoren, Bea Egizabal umoregilearen saioa izango da, eta luntx goxo batekin amaituko da topaketa.

Gainera, etxez etxe banatu dute Emakumeon Etxeak urtarrilera arte izango duen programazioa: ikastaroak ez ezik, zerbitzuak eta kultur ekitaldiak izango dira, ohi bezala.

Zaintza ekimena

Horien artean, zaintza ekimenen zikloa antolatu da, hainbat gai mahai gaineratzeko helburuarekin: zaintza lanen garrantzia eta ikusezintasuna, migrazioa, hezkuntza eta amatasuna, besteak beste.

Zaintza ekimenen zikloaren barruan hainbat hitzordu izango dira. Urrian, bi dokumental emango dituzte: Cuidado Resbala, zain-tza lanen ikusezintasuna eta garrantzia lantzen dituena eta En tránsito, zaintza eta migrazioa lo-tzen dituena. Azaroan, bi hitzaldi izango dira: zaintzaren pedagogiaren ingurukoa eta 2023ko azaroko greba feminista orokorraren ostearen hitzaldia. Abenduan, berriz, June Baonza Pagaldairen Ama ta asunak erakusketa izango da.