Síguenos en redes sociales:

Gorka Hermosaren dokumentalerako kalejira bat prestatu dute

11.30ean elkartuko dira trikitilariak eta 11.45ean gainontzeko parte hartzaile guztiak

Gorka Hermosaren dokumentalerako kalejira bat prestatu duteN.G.

Gorka Hermosaren dokuntal berrian ateratzeko aukera pargeabea dute zumarragarrek. Akordeoilaria, herriak euskal hauspoaren historian izan duen garrantziari buruzko dokumentala grabatzen ari da, Udalarekin. Igande honetan kalejira bat antzeztu nahi du Zumarraganko Soraluze kalean, dokumentalerako. Herritarrak erromeria horretan parte hartzera gonbidatu ditu, ahalik eta jendetsuena izan dadin.

Dokumentalaren zuzendaria Goya sarietara izendatu zuten Iñaki Pinedo da. Gonbidatuen artean Fermin Muguruza, Kepa Junkera, Bernardo Atxaga, Jon Maia eta Toti Martinez de Lezea daude. Antxiñe Mendizabalek, Usoa Buscak eta Zuhaitzaren Soinuak ere parte hartu dute.

Abuztuaren amaieran herritarrek erromeria bat antzeztu zuten San Kristobal auzoan dokumentalerako. Oraingoan, berriz, Hermosak kalejira bat grabatu nahi du. Dokumentala kalejira horrekin amaituko da.

Kalejira igande honetan grabatuko dute: 12.00etan, Zumarragako Soraluze kalean. Ahalik eta trikitilari, dantzari eta ikusle gehien azaltzea nahi dute, trikitixak eta trikitizaletasunak bizirik jarraitzen dutela irudikatzeko. 

Trikitilariak 11.30ean elkartuko dira, Arratibel optikaren ondoan. Dantzariak eta ikusleak 11.45ean elkartuko dira, Areizaga-Kalebarren plazan. Trikitilariek Maria Jesus eta Beti eskamak kentzen piezak joko dituzte. Kalejira Migel Lopez de Legazpiren estatuaren aurrean, Ezkiotarra tabernari begira, bukatuko dute.

Bi toma grabatuko dituzte: lehen kalejira bukatzean, irteera puntura itzuliko dira eta bigarren aldiz egingo dute kalejira. Kalejirako partaideak (trikitilariak, dantzariak eta ikusleak), nahi bezala joan daitezke jantzita, baina euskal trajeaz joaten badira hobe. 

Akordeoiak sekulako garrantzia izan du Zumarragan. Trenbidearen eraikuntzan lan egitera etorritako italiar batek ekarri zuen XIX mendean eta ordutik herriak akordeoilari eta trikitilari handiak eman ditu.