Alaine Agirre Garmendiak irabazi du aurtengo Lizardi Saria. 43. edizioa irabazi du Euri eta ateri lanari esker. Idazle bizkaitarrak bigarrenez lortu du literatura saria, izan ere, 33. edizioa irabazi zuen Hau ez da zoo bat lanarekin.

Zilarrezko Euskadi Saria

Bermeotarrak 2013an argitaratu zuen bere lehen lana haur eta gazte literaturan. Ordutik, hainbat sari jaso ditu: Lizardi Saria 2015ean, Zilarrezko Euskadi Saria urte berdinean X hil da lanarengatik, Lazarillo Saria 2016an Martin lanarengatik eta Joseba Jaka Saria 2017an.

Aurtengo epaimahaia Yolanda Arrieta eta Nerea Loiola idazleak eta Amaia Serrano EHUko irakasleak osatu dute eta harturiko epaia honela azaldu dute: “Euri eta ateri narrazioak lehen esalditik harrapatzen du irakurlea. Egoerak gain eginda dagoen pertsonaia baten ezinegona agertzen du, dramatismo orotik urrun, umorea eta ironia bidelagun hartuta, dotore, fin eta trebe. Hizkuntza maila paregabea erakusten du testuak. Erritmo bizia du eta haurrentzako kontakizuna izanagatik, hainbat geruza erakusten ditu.

Gauzak horrela, Agirrek 5.500 euro jasoko ditu eta liburua ilustratzeko aukeratutako ilustratzailearen lana 1.000 eurorekin lagunduko du Udalak. Lana 2025eko apirilaren 2an aurkeztukko da Zarautzen, sari ematearen ekitaldian.