Urretxuko bikote batek irabazi du jubilatuen gastronomia lehiaketa
Isabel Escudero eta Esperanza Dominguez urretxuarak Aterpe elkarteko kideak dira
Urola Garaiko jubilatu eta pentsiodun elkarteak ordezkatzen zituzten Isabel Escuderok eta Esperanza Dominguezek irabazi zuten Gipuzkoa mailako gastronomia lehiaketa, larunbatean, Legazpin.
Lurralde osoko elkarteak biltzen dituen Aguijupens erakundeak antolatutako lehiaketa zen, eta bertan bederatzi bikotek parte hartu zuten beste hainbeste eskualde ordezkatuz.
Epaileak, Legazpikoak
Haragi paella zen prestatu behar zuten platera, eta Legazpiko Idoia Lasa eta Esteban Pinilla sukaldariak izan ziren epaileak.
Escudero eta Dominguez UrretxukoAterpe jubilatuen etxeko kideak dira. Lehenengo, elkartean bertan sailkatu ziren eskualde mailako kanporaketarako. Urola Garaia mailako kanporaketan Legazpiko Buztintegi elkarteko eta Zumarragako Gure-Txoko elkarteko ordezkariei irabazi zieten. Hala, jubilatu eta pentsiodunen Gipuzkoako gastronomia lehiaketara sailkatu ziren. Bertan, lehen saria irabazi. Bigarren postuan Bidasoaldeko ordezkariak sailkatu ziren.
Temas
Más en Bertan
-
Santa Ana jaietako txupinazoaren bigarren protagonistaren bila dabil Ordizia
-
"La mayor discapacidad es la ignorancia"
-
Ataungo Atseden-toki jubilatuen elkarteak San Joan bezperako afaria antolatu du
-
Eibar, Aretxabaleta y Soraluze se calan la txapela de campeones en el Torneo de Pelota de la Cuenca del Deba