Jaietako garbiketarako zerbitzu berezia martxan jarriko da Hondarribian
Txingudiko Zerbitzuakek aktibatu du eta Udalarekin elkarlanean aurrera eramango den proiektu bat izango da
Geroz eta gertuago daude Hondarribiko Jai Nagusiak, horiekin batera, Txingudiko Zerbitzuak-ek, bertako Udalarekin elkarlanean, hiri-garbiketarako eta hondakinak biltzeko zerbitzu berezia martxan jarriko du.
Hura aurkezteko atzo egin zen prentsaurrekoan Ortzi Alonso Hondarribiko alkateordeak Txingudiko Zerbitzuakeko langile eta teknikarien lana balioan jarri nahi izan zuen, zerbitzu berezi hau horren emaitza baita. Aldi berean, Alonsok deia egin zien herritarrei jai egun hauetan “denen artean kaleak ahalik eta txukunen mantentzeko” eta kaleko edukiontzi zein bestelako instalazioak, hala nola, komun publikoak, modu egokian erabiltzeko.
Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuakeko gerenteak azaldu zuenez, irailaren 12ra arte langileen errefortzua ezarriko da, 85 lanaldi gehigarrirekin. Horren inbertsio ekonomiko gehigarria 15.396 eurokoa izango da, hau da, ohiko zerbitzuaren kostua baino % 67 gehiago. Ohikoa denez, arreta berezia eskainiko zaie gune estrategikoei. “Garbiketa-brigadak eguneko lehen orduetatik jende gehien biltzen den eremuak garbitzeko antolatuko dira. Gainera, behar duten irlatxoen hustuketa maiztasuna handituko da”, esan zuen Zubiturrek.
Hondakinen kudeaketari dagokionez, birziklatzeko hamalau gune berezi jarriko dira jende gehien pilatzen den guneetan, gaikako bilketarako seinale argiekin.
Gainera,18.000 edalontzi berrerabilgarri banatuko dira Bentako sei txosnatan. Sistema ohikoa izango da: edalontziak euro batean egongo dira eskuragarri, nahi beste aldiz erabili ahal izanteko. Ondoren, edalontzia txosnan entregatzean, euroa itzuliko da.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años