Síguenos en redes sociales:

Oiartzungo Udala bidegorria industrialdeetara zabaltzen hasi da

Ugaldetxo poligonora doan adarra egin du eta epe ertainean konexio berriak gauzatuko ditu

Oiartzungo Udala bidegorria industrialdeetara zabaltzen hasi daO.U.

Oiartzungo Udalabidegorria industrialdeetara zabaltzen hasi da lanera oinez edo bizikletaz modu seguruan joatea ahalbidetzeko. Dagoeneko amaitu du Ugaldetxo poligonoraino doan adarra. 

Arditurriko bidegorria eta Errenteriakoak bat egiten duten zubitik hasi eta Arbide erreka jarraituz, Ugaldetxo industrialdea zeharkatzen du bide berriak, Mamut atzetik. 700 metro luze ditu eta 752.000 euroko aurrekontua izan du proiektuak.

Epe ertainean, konexio berriak egin nahi ditu gainontzeko poligonoak pixkanaka bidegorri sarearekin lotzeko. Besteak beste, Iurrita eta Mamut artean egin behar den desbideraketa saihesteko bidea hobetzea aurreikusi du, Oiartzun ibaiertzetik. Euskotrenen geltokitik Lanbarreneraino joateko bidegorria gauzatzeko proiektua ere landu nahi du.

Udaletik azpimarratu dutenez, industrialdea garrantzitsu asko dituen herria da Oiartzun eta mugikortasun sortzaile handiak dira eremu hauek. “Toki egokian daude kokatuak: azpi bailara txikietan, lur nahiko lauetan, herrigunetik eta Topo geltokitik gertu samar”, azaldu dute. “Azpiegitura egokiak bermatuz gero, bizikleta mugikortasun modu oso aproposa izan daiteke poligonoetara joateko”, adierazi dute. 

Aurten herri jasangarriagoa lortzeko lehen Mugikortasun Plana onartu dute. Horregatik, zortzi auzoak bidegorriarekin lotzen bukatuta, sarea lantokietaraino luzatu nahi du Udalak.