Igande honetan emango zaie hadiera Errenteriako madaleei eta adin tarte eta gustu guztietarako txupinazoak egongo dira arratsaldean. Lehenago, Herriko Plazan bazkari herrikoia egongo da 14.00etan.
Esan bezala, 17.15ean Batuburrunba musikaz eta korolorez betetako kalejira aterako da Zumarditik Koldo Mitxelena plazaraino. Bertan, 18.00etan, mila koloretako txupinazo txikia botako da.
Ordubete beranduago, 19.00etan gazteek Gernika plazan burutuko den Holi Festa koloretsuarekin emango diete hasiera madalenei.
Azkenik, ordu berean txupinazo ofiziala udaletxeko balkoitik omendua izango den DYA Gipuzkoa elkarteak botako du. Bertan izango dira ere Errenteriako Musika Banda, El Centenario pasodoblea jotzeko, eta Xanti eta Maialen erraldoiak.
Txupinazoa zuzenean bizi nahi dutenek, baina Herriko Plazako iskanbilatik kanpo eta irinaz eta bestelako saltsaz zikindu gabe, Zumardian jarriko den pantaila erraldoian ikusi ahalko dute festaren epizentroan gertatzen ari dena.
Azkenik, azken urteetan egin bezala, etxean goxo-goxo daudenak, txupinazoa lanean topatu dituenak edo herritik kanpo aurkitzen direnak hasiera zuzenean jarraitu ahal izango dute streaming bidez herribizia.errenteria.eus webgunetik.
Txupinazo ondoren, udaletxetik abiatuta, Errenteriako Musika Banda, Errenteriako udal txistulari taldea eta Errenteriako txistulariak ibiliko dira buruhandi eta erraldoiekin batera herriko kaleetan zehar.
Erasorik ez
Jaiak guztiontzat
Baliabideak
Uztailaren 25era arte festaz guztiok gozatzeko, aste honetan Errenteriako Korporazioko talde guztiek hainbat neurri aurkeztu dituzte.
Izan ere, Errenteriako Udala emakumeek eta LGTBI+ pertsonek bizi-tzako eremu guztietan, eremu publikoan barne, eta bereziki jai eta aisialdi testuinguruan, pairatzen dituzten diskriminazio egoerez eta erasoez jakitun, neurriak hartu ditu indarkeria matxistarik gabeko madalenen alde.
Horretarako, mugimendu feministako kideekin, jai batzordeko zenbait eragilerekin eta Ostari ostalarien elkarteko ordezkariekin egindako kanpaina hartu da abiapuntutzat, Ez bazaude eroso, erasoa da lelopean.
Kanpaina honen bitartez, herritarren artean kontzientzia pizteaz gain, askotarikoak diren erasoen aurrean esku hartzeko jarraibideak eskaintzen dira, bai erasoa lehen pertsonan pairatu dutenentzat, bai erasoen lekuko izan direnentzat ere. Era berean, agerian jartzen da inork ez duela pertsona bat nola sentitzen den zalantzan jartzeko eskubiderik eta eraso baten erantzulea eraso-tzailea denaren ideia ere azpimarra-tzen da.
Udalak herritarren eskura jarritako baliabideen artean, 24 orduko telefono zerbitzua aurkitzen da. Madalenetan zehar, uztailaren 21etik 25era, 24 orduko zerbitzua aktibatuko da. Gainera, festak amaituta, uztailaren 26tik 31ra, goizez ere egongo da telefono zerbitzua martxan, 9.00etatik 13.00ak bitarte. Doakoa eta erabat konfidentziala izango da eta artatzea psikologo batek egingo du. Ondorengoa izango da telefono zenbakia: 650 407 858.
Zerbitzu honen bidez, informazioa, orientazioa eta laguntza psikologikoa eskaintzeaz gain, jaietan jazotako askotariko erasoen erregistroa egingo da, gertaerak agerian jar-tzeko. Erasoak erregistratzeko ez da salaketa ofizialik egin beharko.
Alabaina, larrialdien kasuan, SOS Deiaken 112 telefonora edo 092 udaltzaingoaren telefonora deitzea aholkatzen du Udalak.
Bestalde, indarkeria matxisten inguruko sentsibilizaziorako eta prebentziorako gunea martxan ere jarriko da, indarkeria horien gainean kontzientziatzeko xedearekin. Horrela, eraso horiek jasan ditzaketen pertsonen bizipenak jaso eta egoera horiei aurre egiteko tresnak eskainiko dira, euskarri informatiboen banaketaren eta bertan egongo diren adituen laguntzaren bidez.
Foru plazan kokatuko da eta bi profesional egongo dira bertan ondorengo ordutegian: uztailaren 21, 22 eta 24an 18.00etatik 2.00etara eta uztailaren 23an 12.00etatik 2.00etara eta uztailaren 23an 12.00etatik 2.00etara.
Erasoen aurrean erantzun publikoa artikulatzeko mugimendu feministaren protokoloarekin Udalak bat egingo du eta eraso baten aurrean erantzun publikoa artikulatzeko Errenteriako mugimendu feministari berau lideratzeko protagonismo osoa emango dio.
Herritarrek aukera izango dute edozein motatako gertaeren aurrean Udaltzaingoarengana jotzeko. Horretarako, zenbait bitarteko aurkituko dituzte: batetik, Udalera gerturatzeko aukera egongo da, uztailaren 20ko 20.00etatik uztailaren 26ko 2.00etara, 24 orduz, agente bat udaletxean egongo da. Bestetik, uztailaren 21etik 25era arratsaldeko 20.00etatik goizeko 8.00etara, udaltzaingoaren zerbitzua indartuko da.
Azkenik, herritarrek udaltzainen salaketa bulego ibiltarira bertara-tzeko aukera izango dute. Udaltzainen salaketa bulegoa Pilotari kalean kokatuko da (Galizia biribilgunearen ondoan) eta askotariko gertaeren aurrean herritarrek laguntza eskatu edo salaketa jartzeko aukera izango dute bertan.
Ondorengo ordutegia izango du eta bi udaltzain egongo dira bertan: uztailaren 21etik 24ra (biak barne): 20.00etatik 2.00etara.
Baliabide hauek guztiak festen egitarauan agertzen dira.