Síguenos en redes sociales:

Alex Diaz, Lehendakari Txapelketako liderra

Larunbatean laugarren postuan sailkatu zen Eibarren eta igandean bigarren postuan Antzuolan

Alex Diaz, Lehendakari Txapelketako liderraN.G

Alex Diaz (Caja Rural-Alea) txirrindulari urretxuarra denboraldi bikaina egiten ari da. Nafarroako eta Avilako itzuliak irabazi ditu, besteak beste, eta asteburuan Lehendakari Txapelketako lidergoa lortu du.

Bederatzi proba

Lehendakari Txapelketa amateur mailako bederatzi probak osatzen dute. Lehena larunbatean jokatu zen Eibarren, Arrateko Igoera, eta Diaz laugarren postuan sailkatu zen. Igandean bigarrena jokatuzen, Antzuolan, eta urretxuarra Iker Perez taldekidearekin heldu zen helmugara. Taldekideek gogor lan egin dute Diazen alde denboraldi osoan zehar eta astelehen honetan urretxuarra esker oneko azaldu du bere taldekidearekin.

Ez zaio garaipena borrokatu eta bigarren postuan sailkatu da. Hala, Lehendakari Txapelketako liderraren maillota lortu du. Hirugarren proba datorren igandean jokatuko da, Leintz Gatzagan.