Erromeria Eguna ospatuko da datorren larunbatean Errenterian
Hurrengo urtean jaialdiak 25 urte beteko ditu eta Ereintza dantza taldeak ospakizun berezi bat prestatu nahi du
Datorren larunbatean, uztailaren 13an, Ereintza dantza taldeak Errenteriako Erromeria Eguna antolatu du. 24. edizioa izango da aurtengoa eta azkeneko urtetako egitaraua jarraituko du.
Egitaraua
Hortaz, eguna 10.45ean hasiko da herriko kaleak alaituko dituen dianarekin. Horretaz gain, XI. Errenteriako Bola Joko Sari Handia jokatuko da, 10.30etik 11.30era, ForuPlazan, Niessen elkarteak antolatuta.
11.30ean dantzariak Koldo Mitxelena plazan elkartuko dira hamaiketakoa hartzeko eta 12.00etan kalejiran irtengo dira.
12.15ean Aiko taldeak dantzaldi ibiltaria eskainiko du.
14.30ean herri bazkaria izango dute Merkatuzarren, Euskal Parrillaren eskutik. 300 pertsona inguru bilduko direla kalkulatzen dute antolakuntzatik. Txartelak salgai daude Arkaitza tabernan eta Paki Dietetika Zentroan (22 euro helduak eta 9 euro gaztetxoak).
Arratsaldean, 17.00etan, erromeria hasiko da Zumardian Aiko taldearekin. Amaitzeko, 18.00etan Patxi Perez eta Konpainia taldearekin dantzaldia izango da Zumardian ere.
Ereintzak nabarmendu duenez, datorren urtean 25urte beteko ditu erromeriak eta horiek horrela zerbait berezia eta handia prestatuko dutela aurretu dute.
Temas
Más en Bertan
-
Zarautz empieza a sacar los disfraces para los carnavales
-
Cáritas refuerza su apoyo social en Aretxabaleta con 87 personas atendidas en un año
-
"Cerramos hoy, pero recibimos pedidos como si fuera Navidad; en el obrador ya me han dicho que no coja más encargos"
-
“La Europa verde, defensora de un medio ambiente limpio y saludable, se está volviendo de color marrón oscuro”