Astearte honetan Zumarragarrek jaietako egun handia ospatuko dute Antion, Santa Isabel eguna alegia. Urtero bezala, eguneko ekitaldi nagusia ezpata dantza izango da.
Santa Isabel eguneko programazio osoa
8.00etan, Antxiñako Ama taldeko txistulariek kalejira egingo dute. 9.30ean agintariak eta heritarrak plazan elkartuko dira Antiora igotzeko. Bertan, 11.00etan, Irrintzi taldeko kideek ezpata dantza egingo dute, txistulariek lagunduta. Ondoren, meza hasiko da.
12.30ean ohorezko aurreskua dantzatuko dute eliza aurreko zelaian eta 13.00etan Tolosako dultzaineroen, bertsolarien eta trikitilarien saioa hasiko da. 14.30ean herri bazkaria egingo dute.
7.30ean erromeria hasiko da, Tolosako dultzaineroekin eta trikitilariekin. 19.00etan Antioko Amari eskaintza egingo diote: bederatziurrena eta errosarioa.
19.30ean Legazpiko Alaitasuna errondailak herriko kaleetan joko du. Antion bildutakoak 20.30ean jaitsiko dira herrigunera. Txistulariek, dultzaineroek eta trikitilariek lagunduta jaitsiko dira, agintariak eta ezpata dantzariak aurretik dituztela.
21.15ean kaleko ezpata dantza egingo dute Euskadi plazan. Bukatzeko, 21.30ean erromeria hasiko da, txistulari eta trikitilariekin.
Autobus zerbitzuen orduak
Antioko bidea itxita egongo da 10.00etatik 20.00ak arte. Autobus zerbitzua egongo da, Antiora igo nahi duten guztientzat. Autobus zerbitzua 10.00etan hasiko da eta doan izango da. Eliza paretik aterako da.
Texi zerbitzuak
Antiora igotzeko asmoa dutenek taxi zerbitzua ere baliatu ahal izango dute.