Gipuzkoako Bertsolari txapelketa Urretxuko Labeaga aretoan hasiko da, irailaren 14an. Final zortzirenetako zazpi saioetan aurrenekoa izango da.

Mikel Iturriotz

Urretxuko saioan urretxuar batek abestuko du, gainera: Mikel Iturriotzek. Txapelketan beste hiru urretxuarrek eta legazpiar batek parte hartuko dute: Maialen Akizu, Uxue Fernandez eta Amaia Iturriotz urretxuarrek eta Ane Beloki legazpiarrak. Amaia Iturriotzek irailaren 15ean abestuko du, Lasarte-Orian; Uxue Fernandezek irailaren 22an, Elgoibarren; Belokik irailaren 28an, Hondarribian; eta Maialen Akizuk urriaren 5ean, Azpeitian.

Hiru hilabete

Txapelketak hiru hilabete iraungo ditu, eta 16 saio jokatuko dira (zazpi final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala). Finala Donostiako Illunben jokatuko da, abenduaren 14an.