Oiartzungo jaietan bazterrak txukun mantentzeko kanpaina abiatu dute
Xanistebanetan eta auzoetako festetan sortzen den hondakin kopuruaren inguruko sentsibilizazio kanpaina jarriko du martxan Oiartzungo Udalak. Atez ateko bulegoko koordinatzaileek adierazi dutenez, “herritarrek sor-tzen ditugun hondakinen kontzientzia gehiago hartzeko eta jaietan bazterrak txukun mantentzeko abiatu dute”.
Festa batzordea
Aditzera eman dutenez, festa batzordeetako kideak izango dituzte konplize kanpaina honetan. Honenbestez, bilketa lanetarako beharrezko material guztia eskura jarriko die Udalak, eta taldeko hainbat lagun arduratuko dira bilketa lanekin hasteaz eta gainontzeko herritarrak xaxatzeaz. “Asmoa da antolakuntzakoak hondakinak biltzen dabiltzala ikustean, festara hurbildu diren pertsonak beraien hondakinaz arduratzea eta ondorioz, ingurua txukun mantentzea”.
Hondakin gutxiago
Udalak ematen duen garbiketa zerbitzuaz gain, herritarron parte-hartzea ezinbesteko da hondakin gutxiago sortu eta sortutakoa egoki biltzeko. “Guztion elkarlanari esker lortu nahi dute herria txukun mantentzea”, esan dute.
“Hondakinak denok sortzen ditugu eta denon ardura dira. Denoi dagokigu inguruko berdegune, parke eta espazioak txukun mantentzea; zabor-ontziak gainezka badaude gure hondakina lurrean ez uztea edota botata utzitakoa biltzen laguntzea”, gaineratu dute.
Gogorarazi dutenez, hamalau urte pasa dira Oiartzunen gaikako bilketa martxan jarri zenetik. Ordutik, ahalik eta hondakin gutxien sortu eta sortutako gehiena birzikla-tzeko hobekuntza eta neurri ezberdinak martxan jarri dira. Festetan ere edalontzi eta material berrerabilgarriak, hondakinak gaika txukun biltzeko guneak eta beste hainbat neurri jarri izan dituzte eta aurten pauso bat gehiago eman nahi da garapen honetan.
Temas
Más en Bertan
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo