In Leike kultur elkarteak, herritar talde batek eta Mendaro Udalak antolatu duten Eusebio Mugertza Txirristaka Bertsopaperen Sariak badu jabea. Iruri Altzerreka Martinezek (Garai, Bizkaia, 2000) irabazi du. Iruri Altzerrekak C kategorian parte hartu du, kategoria nagusian, 2005ean edo lehenago jaiotako Euskal Herriko bertsozaleek parte har zezaketen txapelketan, eta guztira, 14 lan aurkeztu dituzte.

Garailea eta saritua

Garaipen honi esker bizkaitarrak 1.000 euroko saria eta garaikurra eskuratu ditu. Bigarren saria, berriz, Oier Etxeberria Zubimendi azpeitiarrak lortu du. Etxeberriak 500 euroko saria eta garaikurra jaso ditu.

A kategorian, 2010ean edo ondoren jaiotako Debabarreneko bertsozaleek izan dute parte hartzeko aukera, eta guztira, 74 lan aurkeztu dituzte. Mendaroarren presentzia nabarmena izan da partaideen artean, aurkeztu diren lan guztien artetik 58 herriko bertako gazteenak izan dira. Lehenengo saria Mendaron geratu da, Luken Zulaika Argoitia mendaroarraren lana saritu bait du epaimahaiak.

Zulaikak 100 euroko kultur-bonoa eta garaikurra jaso ditu. Bigarren saria Axular Larrañaga Gonzalezentzat izan da. Larrañagak 50 euroko kultur-bonoa eta garaikurra eskuratu ditu. Saritutako bertsolariek beren bertso-sortako bi-hiru bertso kantatu zituzten sari banaketaren ekitaldiari bukaera emateko.

B kategoria

Lehiaketak hirugarren kategoria bat zuen, B kategoria, 2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoei zuzenduta. Tamalez, Eusebio Mugertza Txirristaka Bertsopaperen Sariaren antolatzaileek ez dituzte lanik jaso kategoria honetan, eta banatu gabe geratu dira B kategoriako sariak.