Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza sailak LGTBIQ+ film labur zikloa antolatu du hilaren 27rako. Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko hedapeneko zikloa izango da, hain zuzen ere. Film labur emanaldia Labeaga aretoan izango da, 18.00tan.

Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna

Ekainaren 28an LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna da. Urretxuko Udalak, urteroko moduan, aldarrikapen egun horrekin bat egitea erabaki du.

Hala, haurtzaroaren eta nerabezaroaren eta emakume sortzaileen gaiak jorratzen dituzten hainbat film labur ikusi ahal izango dira. Emanaldia moderatzaile batek gidatuko du eta amaieran solasaldia egiteko aukera izango da: ikusleek beraien ikuspuntua azaltzeko eta beraien zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Helburuak

Aurtengoa Zinegoak LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 21. edizioa da. ZG Hedapena atalak bi helburu nagusi ditu. Lehenengo helburua Bilboko zine jaialdian ikusgai dituzten lanak Euskal Herriko herrietara zabaltzea da. Izan ere, herrietan ez da erraza mota horretako edukiak eskuratzea.

ZG Hedapena atalare bigarren helburua aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen edukiak aprobetxatuz.