Gainzuriko eta Urretxu-Zumarraga ikastolako 3-4 urteko haurrek zirkulazioaren oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte hilaren 22an eta 23an. Urretxuko udaltzauilek eskainiko dute saioa. 2013an jarri zen martxan ekimen hau eta Urretxuko ikastetxeen eta udaltzaingoaren arteko elkarlanaren ondorioa izan zen.

Ordutik, ehunka haur igaro dira udaletxeko portaloitik. Errepidea, espaloia eta jolasgunea bereizteko irizpideak ikasi dituzte, espazio bakoitzaren funtzioak, bakoitzean nola jardun behar duten, zebrabideak nola zeharkatu behar dituzten, udaltzainen keinuek zer esan nahi duten, seinale garrantzitsuenen edo ohikoenen esanahia

Ordubeteko saioak

Saio teoriko-praktikoak dira, 3-4 urteko haurrei zuzendutakoak eta haientzat espreski pentsatutakoak. Ordubeteko iraupena izaten dute eta aspertzeko betarik ez diete ematen umeei. Portaloian errepide bat irudikatzen dute, zebrabide eta guzti, haurrek aukera izan dezaten gidarien, udaltzainen edo zebrabidea igarotzera doan pertsonaren rola har-tzeko, ikasgaia modu praktiko eta dibertigarrian barneratzeko.

Oinarrizko irizpideak erakustea

Lanketa sinple baina eraginkor honek, ikasleei oinarrizko irizpideak erakusteaz gain, udaletxea eta udaltzaingoaren lana umeei hurbiltzeko aukera eskaintzen du, gainera. Udaltzaingoaren hitzetan “emai-tza onak eman ohi ditu ikastaroak, haurrei oinarrizko kontzeptuak irakasteaz gain, eurengan jakinmina pizten baitu. Galderak egiten dituzte, interes handia agertu ohi dute, eta batek baino gehiagok, gero kalean ere agurtu ohi gaitu”.