Zegamako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen ekimenak eta parte hartzea sustatzeko zerbitzutik, Udaleku Irekiak antolatu ditu. Ekainaren 24tik uztailaren 30era bitartean ospatuko dira, astelehenetik ostiralera. 2013 eta 2020 urteen artean jaiotako haurrentzat pentsatuta daude.
Bi aukera desberdin
Ordutegiari dagokionez, bi aukera eskaintzen ditu Zegamako Udalak: 09.00etatik 13.00etara bata, eta 10.00etatik 13.00etara bestea. Lau ordutarako izena ematen duenak 85 euro ordaindu beharko ditu; hiru ordutarako, aldiz, 75 euro.
Bestalde, haurrentzako zerbitzuaren barnean, Udako Haur Txokoa ere antolatu da. Ekainaren 24tik 30era bitartean eskainiko da zerbitzua, goizeko 09.00etatik 13.00etara. Udako Haur Txokoa 2021ean jaiotako haurrei zuzenduta dago. Haur bakoitzeko ordaindu behar dena izena ematen duten haur kopuruaren arabera kalkulatuko da.
Eskaintza batean zein bestean izena emateko epea maiatzaren 10ean, ostiralean, itxiko da. Inskripzioa liburutegian egin behar da, 15.30etatik 18.30era. Epez kanpo izen ematerik ez da onartuko. Informazio gehiago liburutegin dago eskuragarri.
Nerabeentzat jarduerak
Haurrentzako jarduerak ez ezik, Zegamako Udala nerabeentzako ekin-tzak ere prestatzen ari da. Nerabeekin adostuko du, hilabete honetan zehar, Gaztelekuko udako ekintzen programazio osoa. Jarduera horiek hamabi eta 18 urte bitarteko gazteentzat izango dira, eta ekainean eta uztailean egingo dira.