Dantzari Txiki Eguna ospatuko da asteazkenean Errenterian
Kaleetan goizetik Euskal Herriko zortzi herritako 350 dantzari inguru ibiliko dira
Datorren asteazkenean, maiatzaren 1ean, ohi bezala, Errenteriako Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. EreintzaDantza Taldeak antolatzen du urtero eta Herri Arte Eskola eta Errenteriako Udalaren laguntza jasotzen du.
Taldeak
Jaialdiak Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorritako zortzi talde bilduko ditu. Guztira 350 dantzari inguru espero dira. Hauek dira aurten parte hartuko duten taldeak: Murixka (Lezo), Orbeldi (Usurbil), Zumaiako DantzaEskola (Zumaia), Haurtzaro (Oiartzun), Hondarribiako Dantza Eskola (Hondarribia), Udaberri (Tolosa) eta Pasaia Musikal (Trintxerpe)
Dantzariak
Egitarauari dagokionez, egunari hasiera emateko, dantzariak herriko kaleetan zehar ibiliko dira goizeko 11.30etatik aurrera, Koldo Mitxelena plazatik abiatuta. Desfileak hiru ibilbide ezberdin izango ditu, horrela erdiguneko kale guztiak festa giroan murgiltzeko.
13.15ean Gamon Zumardian elkartuko dira talde guztiak azken dantzaldia egiteko. Arratsaldeko saioari dagokionez, 16.15ean trikitilariek ekingo diote; eta jarraian, 16.30ean Modesto musika joleak eta bere organoak gaztetxo guztiak dantzan jarriko ditu.
Eguraldi txarra izanez gero, Koldo Mitxelena ikastetxeko eta Koldo Mitxelena-Esmalteriako aterpetan egingo da goizeko saioa. Arratsaldekoa, berriz, Gaztaino auzoko frontoi-aterpe berrian egingo litzateke.
Ereintza Dantza Taldeak eskerrak eman nahi dizkie bazkaria antola-tzen egongo diren eragile eta komertzioei.
Temas
Más en Bertan
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo