Hondarribia eta Amaiurren senidetzea larunbatean izango da
Ekitaldiak bi atal izango ditu, alde batetik harrera instituzionala eta, bestetik, Arma Plazan egingo den herri-ekitaldia
Larunbat honetan, apirilaren 27an, Hondarribia eta Amaiurren senidetze ekitaldia burutuko da. Azken gaztelua, azken Portua. Hondarribia, Nafar erresuma 1524-2024 ekimenaren ekitaldi esanguratsuena da, eta Hondarribiko Udaletxea eta ArmaPlaza izango dira erdigune nagusiak.
500 urte
Ortzi Alonso Kultura zinegotziak azaldu duenez, “aurten 500 urte betetzen dira Hondarribia Nafarroako erresumaren azken itsas portua izateari utzi zionetik, Gaztelako eskuetan geratu zelarik. Amaiurreko gazteluaren eta Hondarribiaren zeresan eta garrantzi historikoa balioan jartzeko eta Hondarribia, Amaiur eta Baztanen arteko lotura kultural eta hidrologikoa kontuan izanda, bailararekin harremanak indartzeko, bi herriak senidetuko dira”.
Hondarribia y Amaiur se hermanarán el 27 de abril
Ekitaldiak
Hala, jardunaldiak bi ekitaldi desberdin izango ditu. Alde batetik, 12.00etan Hondarribiko Udaletxeko Areto Nagusian harrera instituzionala egingo da. Hondarribia, Amaiur eta Baztango alkateek parte hartuko dute eta erakunde desberdinetako agintari politikoak ere bertaratuko dira.
Jardunaldiaren bigarren atala Arma Plazan burutuko den herri-ekitaldia izango da, 12.30ak aldera. Euria egiten badu Itsas Etxea Auditorumera pasako da. Bertan, ezpata dantzariak, txistulariak eta Amaiur eta Hondarribiko abesba-tzak ariko dira, ia 130 lagun inguru. Bi herrien artean harri bana elkarbanatuko da eta ekitaldiari amaiera emateko Petti abeslariak, Amaiur gaztelu baltza kantua abestuko du.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate rescatará la memoria musical de las pioneras del blues
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du