Síguenos en redes sociales:

Azpeitiak Kulturartekotasun jaia ospatuko du apirilak 27an

Herrian bertan bizi diren hainbat herrialdetako pertsonek Aniztasun izpiak, Kilometroak txiki Eguna gauzatuko dute

Azpeitiak Kulturartekotasun jaia ospatuko du apirilak 27anAitor Zabala

Azpeitian Aniztasun izpiak ospatuko da apirilaren 27an. Kilometroak Txiki Eguna alegia. Izenak adierazten duen bezala, kulturartekotasuna izango da jai egunaren ardatz nagusia baina ez bakarra, izan ere herrialde ezberdinetako pertsonei inplikatuz ospakizunean, euskararekinbatera “Kulturartekotasuna erdigunera ekarriko duen eguna izango da. Hainbat jatorriko azpeitiarrek beren herrialdetako hizkuntza, kultura eta ohiturak ezagutarazteko eguna izango da, baina baita ere euskara plazara ekartzeko eta ezagutzen ez dutenei ezagutarazteko edota haiekin partekatzeko gunea ere”, adierazi zuen Nagore Arroita, Gizarte Zerbitzuetako eta Aniztasuneko gizarte langileak.

Jardulandia

Azpeitian abian den Euskara eta Kulturartekotasuna proiektuaren baitan ere kokatu zuten apirilak 27ko jardunaldia. Uema, Huezi eta herriko ikastetxe zein eragileek aurrera daramaten proiektua da eta Azpetiko Ikastolako ordezkaria den Gorka Artolaren esanetan, euskara zubia eta helburu izatea nahi da kulturartekotasunaren bidean. “Kulturarteko harremanen adierazpidea euskara izatea nahi genuke, gure lurreko hizkuntza delako eta euskaratik eraiki nahi ditugulako herri honetako askotariko harremanak. Aniztasunaren harreman hizkuntza euskara izanda, Euskal Herrianhizkuntza gutxiagotua kulturarteko harremanen zubi eraikitzailea izatea, hain zuzen”.

Jai Giroa

Egitaraua 11.15etan hasiko da ongietorri ekitaldi batekin. 11.30ean zumba saio bat izango da eta 12.00etan, umeentzako jolasak izango dira eta hainbat herrialdeetako postuak zabalduko dira bere kulturaren hainbat alderdi erakusteko. 14.00etan herri bazkaria egingo da. Txartelak apirilaren 17ra arte egongo dira salgai Elikagunean eta Kilometroaken webgunean (www.kilometroak.eus). Bost urtetik beherakoek ez dute ordainduko baina tiketa jaso beharko dute, 6 urtetik gorakoek eta 15 urtetik beherakoek 5 euro ordainduko dituzte, eta 16 urtetik gorakoek, 10 euro. 16.30ean Ekain Txouren txanda izango da eta 19.00etan Krostadarra burutuko da.

Partaideek 1,2 kilometroko ibilbidea burutu beharko dute, Kilometroak Atzegi eta Marea Urdinarekin elkarlanean antolatu duen martxan. Ekitaldi honek kultur aniztasunean eta dibertsitate funtzionalean arreta jarriko. Eskapaieren emanaldiak 19.30etan eta Belako eta Nizeren kontzertuak Sanagustinen 22.30ean bukaera ipiniko dioteegunari.