Urretxuko Udalaren Gazte Bidean nerabeentzako zerbitzuak eskaintza indartsua eta zabala antolatu du Aste Santurako. Gazte Bideanek gazteekin elkarlanean prestatu duen eskaintzak abentura eta kirola ditu ardatz.

Datorren astelehenean Mendexako (Bizkaia) Abentura Park-era joango dira. 2006a eta 2012a bitartean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute. 10.00etan abiatuko dira eta 17.00etan itzuli. Parte-har-tzaileek 15 euro ordaindu behar dute. 36 lagunentzako tokia dago.

Zuhaitzez-zuhaitz

Abentura Parken 70 erronkatik gora daude. Zuhaitzez zuhaitz ibiltzeko aukera izango dute: tirolinak (21 tirolinadun lau zirkuitu), tibeteko zubiak, lianak...

Datorren asteartean, berriz, Konkis-ean jolastuko dute Irimon. Asteazkenean Donostiara joango dira, hondar-tzan boleibolean jokatzera.

Hurrengo ekitaldiak Pazko Astean izango dira. Apirilaren 2an (asteartea) padel txapelketa jokatuko dute eta apirilaren 3rako Scape Room-a antolatu dute. Apirilaren 4an Iruñeko Saltingera joango dira. Txango hori 2010 eta 2012 artean jaiotakoei zuzendua dago. 12.00etan abiatuko dira eta 17.30ean itzuli. 24 lagunentzako tokia dago. Parte-hartzaileek 8 euro ordaindu behar dute.

Jolasak

Saltingen ohe elastikoetan salto egiteko eta beraien burua apar sintetiko kuboetara botatzeko aukera izango dute.

Bukatzeko, apirilaren 5ean Olaberriko kartingera joango dira. Txango hori 2006 eta 2009 artean jaiotakoentzat da. 16.30ean joango dira eta 20.00etan itzuli. 24 lagunentzako tokia dago. Parte-hartzaileek 5 euro ordaindu behar dute (gehi garraioa).

Horietarako guztietarako izen ematea zabalik da. Biharkoa da horretarako azken eguna. Parte hartu nahi dutenek Gazte Bideanera jo behar dute izena ematera, arratsaldez.