Urretxuk %25 igo du kirol zerbitzuetako diru partida
Helburua Aldiri kiroldegiko langileen soldatak duinak izango direla eta lan baldintzak hobeak izango direla bermatzea da
Urretxuko Udalak %25 igo du kirol zerbitzuetara bideratutako diru partida, esleipena lor-tzen duen enpresarekin sinatuko duen kontratua sektoreko hitzarmen kolektibora egokitzeko eta Aldiri kiroldegiko langileen soldatak duinak izango direla eta lan baldintzak hobeak izango direla bermatzeko.
Urretxuko Udalak azkeneko osoko bilkuran onartu zituen herriko kirol jarduerak esleitzeko pleguak, alderdi guztien aldeko botoarekin. Orain arte BPX enpresak eskaini du zerbitzua, urteko 335.000 euroren truke.
Hitzarmen berria
Iazko abuztuan udal jabetzako kirol instalazioetako hitzarmen kolektibo berria sinatu zen, 2023-2027 eperako. Bertan, urtero KPIren araberako soldata igoera egitea eta lan orduak murriztea jaso zuten (1.592 lanordu urtean).
Lan hitzarmen berria sinatu denez, UrretxukoUdalak zerbitzua berriro esleitu beharra du. Udalak 470.000 euroko partida onartu du eta horri esker soldatak %25 igo ahal izango dira. Igoera hori pleguetan jaso dute.
Horretaz gain, herriko kirol jarduerak esleitzeko pleguetan berdintasunaren, euskararen, kalitatearen, osasunaren eta segurtasunaren aldeko apustua saritzea jaso da.
Kirol zerbitzuak eskaintzen dituen enpresarekin sinatuko duten kontratuak bi urteko iraupena izango du eta bi urte luzatu ahal izango da.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati avanza hacia la creación de su propia comercializadora de energía
-
Pasaia: Los antxotarras pueden pedir su tarjeta para la zona de residentes
-
Fernando Magaldi recala en Lazkao con su reto solidario en apoyo a las personas con enfermedades raras
-
Urnieta inicia esta semana las obras de reurbanización de Idiazabal