Urretxuko eta Zumarragako udalek Iparragirre sariak banatu zituzten atzo Urretxuko udaletxean.
Sarituen artean herritar bat dago: narratiba euskaraz atalean, Mikel Fernandez Callejo urretxuarrak irabazi du saria, Kukuek ez dituzte euren kumeak zaintzen lanarekin.
Fernandezek 2017an ere saria eskuratu zuen. Atal berean, gainera. Urte hartan beste urretxuar batek ere saria lortu zuen: Miriam Lukik poesia euskaraz ataleko saria irabazi zuen.
Atzoko sari banaketarekin jarraituz, bertsopaper lehiaketari dagokionez, 16 urte artekoen mailan ez da lanik aurkeztu. 16 urtetik gorakoen mailan sei lan aurkeztu dira. Saria Mikel Aiertza Etxabe aizarnazabaldarrak irabazi du, Ahanzturaren ukabilkadak lanarekin.
Galiziarra
Narratiba lehiaketara 143 lan aurkeztu dituzte. Narratiba euskaraz atalera 14 lan aurkeztu dituzte eta, aipatu bezala, Fernandezek irabazi du saria. Narratiba erdaraz atalera 129 lan aurkeztu dituzte. Saria Marta Mariño Mexuto galiziarrak iraba du, Los intrusos lanarekin.
Poesia lehiaketari dagokionez, 51 lan aurkeztu dira. Poesia euskaraz atalean 12 lan aurkeztu dira. Saria Ainhoa Andueza San Miguel iruñearrak irabazi du, Ur tantak lora-tzean lanarekin. Poesia erdaraz atalean 39 lan aurkeztu dira. Saria Joan Carles Gonzalez Pujalte kataluniarrak irabazi du, Los dientes del colibri lanarekin.
Iparragirre sariek tradizio handia dute eta egileek estimu handian dute. Izan ere, saritutako lanak argitaratu egiten dira.