Asteazken arratsaldean Oiartzunen burututako osoko bilkuran, 2024-2029 aldirako Euskararen Plan Estrategikoa aho batez onartu zuten. Hurrengo bost urteetan Oiartzunen euskara sustatzeko estrategiak jasotzen ditu dokumentuak. Herriko laugarren plan estrategikoa da.

Aiako Harria Gaztelumendi Hizkuntz normalizaziorako zinegotziak azaldu zuenez, “azken hamar hilabeteetan Udalak Oiar-tzungo eragile eta herritar ezberdinekin burututako hausnarketa prozesuaren emaitza” da plana. Sektorez sektore egin dituzte saioak, “guztion artean erronka nagusiak” zehazteko. “Ideia oso interesgarriak” jaso dituztela azpimarratu zuen zinegotziak. Hizkuntzaren ezagutza eta erabilera indartzeko herritarrek eta Udalak izango duen lanerako tresna izango da, “euskal hiztunak sortu eta ahalduntzeko zein euskararen komunitatea sendotzeko”.

Plan estretegikoa

Bestalde, aho batez onartu zen ere Berdinsareako kide izateko proposamena. Berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka udal programak eta zerbi-tzuak bultzatzea, indartzea, koordinatzea eta ebaluatzea du helburu sareak, tokiko gobernuek arlo horretan erantzuteko eraginkortasuna hobetzeko. Euskal udalerriek osatzen dute sarea.