Berriketan Solasaldia izango da gaur arratsaldean Lazkaoko Gerriko Txokoan. Makinei hizketan: Euskarazko Adimen Artifiziala hitzaldia eskainiko dute Xabier Arregik eta Olatz Pérez de Viñasprek, EHUko Informatika Fakultateko irakasleak eta HITZ Zentruko Kideak direnak. Solasaldia 18.30ean hasiko da.
Bestalde, Ataungo euskara, kitto? hitzaldi-solasaldia izango da gaur Ataungo udaletxean. Jexux Aizpurua Barandiaranek eskaini eta gidatuko du, arratsaldeko 19.00etatik aurrea. Saioa, 20. urteurrena ospatzen ari den Atauniker kultur elkarteak antolatu du.