Abian da 2024ko San Prudentzio jaiak iragartzeko portada lehiaketa. Otsailaren 29ra arteko epea dago lanak aurkezteko. Lazkaoko Udaletxeko harreran entregatu behar dira. Edozein kolore eta eratako lanak aurkeztu daitezke, formatu bertikalean egindakoak guztiak. San Pruden-tzio jaiak 2024 testua ezinbestean agertu behar da lan guztietan, eta ezarritako Lazkaoko jaiak gaia errespetatzea nahitaezko baldintza da.

Irabazleak 200 euroko saria jasoko du. Epaimahaia Lazkaoko Udaleko Kultura batzordeburuak, Kultur teknikariak, eta kultura batzordeko hiru partaidek osatuko dute.