VI. Negu Trail mendi lasterketa igande honetan ospatuko da Berastegin, antolatzaileek jakinera eman dutenez, 300 korrikalari ibiliko dira inguruko mendiak zeharkatzen.

Antolakuntza taldea lanean buru belarri aritu da azken egunetan gaur dena prest eduki-tzeko. “Lasterketa di-da batean joaten den arren, gauza asko izan behar dira kontuan, plan asko egin behar dira gauzak espero bezala ateratzen badira edo ez. Hori dena lotzen aritu gara aste hauetan guztietan zehar” azaldu dute. Negutrail proba seigarrenez ospatuko da gaur, eta, jada proba ezagun eta arrakastatsua bihurtu da eskualde zein Euskal Herri mailan. Izan ere, 300 parte- hartzailerentzako dortsalak jarri ohi dira salmentan, eta aurten ere, izen emateak ireki eta 24 ordu baino lehen amaitu ziren hauek.

Ibilbideari dagokionez, berritasun bat izango du gaurko Negu Trail probak. Aurreko urtean Ipuliño mendia, igotzen den hirugarrena, oso bide antzekotik igo eta jaitsi egiten zen, eta aurten gailurrean “beste igoera bat” sartzea erabaki du antolakun-tza taldeak. Horretaz gain, aurten ere, aurreko urtean estreinakoz egin zuten zuzenekoa izango da, eta beraz, YouTube bitartez lasterketa jarraitzeko aukera izango da. “Iaz egin genuena ere hor dugu kanalean inork ikusi nahi badu. Berastegin egon ezin dutenek zuzenekoaren bitartez aukera dute karrera jarrai-tzeko” baieztatu dute.

Berastegiko plazan hasi eta buka-tzen da proba. 10.00etan abiatuko dira korrikalariak eta 16,35 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, mila metro inguruko desnibel positiboarekin. Lehenengo hiru korrikalariek, emakumezkoetan zein gizonezkoetan, izango dute saria, eta baita ere lehen herritarrak, emakumezkoetan zein gizonezkoetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten 30 berastegiar inguru ariko dira parte hartzen. Sariak ez dira dirutan ematen, baizik bertako produktuak eta babesleek eskainitakoak ematen zaizkie. Parte-hartzaile guztiek eta baita lasterketa ikustera joaten direnek ere, hamaiketako oparoa izango dute proba bukatzerakoan. – Mikel Lakunza