Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak antolatuta, Inauteriak direla eta, otsailaren 10ean herri bazkaria egingo da Arma Plazan. Joan ahal izateko sarrerak gaurtik aurrera Arma Plazako Ttopara kafetegian eta kale Nagusiko Etxeberria tabernan egongo dira salgai.

Guztira 220 sarrera jarriko dira salgai, 10 eurotan, eta menu beganoa hartzeko aukera ere izango da, sarrera erosterakoan abisatuz. Edonolako intolerantzia daukatenek ere abisatu beharko dute. Azkenik, Udaletik gogoratu dute bazkarira mozorrotuta joatea ezinbestekoa izango dela.