Judas Arrieta izan da aurtengo Inauterietako Kartel Lehiaketaren irabazlea, Manga Mask Boy izeneko lanarekin. Hondarribiko Udaleko Kultura departamendutik dei-tzen den lehiaketaren aurtengo ediziora 15 kartel aurkeztu dira.
Epaimahaia honakoek osatu dute: Ortzi Alonso Kulturako Zinegotzia, lehendakari gisa, Jonan Basterretxea Irurzun (artista plastikoa), Idoia Seijo Iruretagoiena (artista plastikoa), Tzane Carrillo Salaberria (Emeki elkarteko ordezkaria), Julia Lasa Goikoetxea (ilustratzailea) eta Gregorio Uriarte, Kultura teknikaria, eta Maddi Carton, Turismo eta Merkataritza teknikaria, idazkari gisa.