Datorren ostiralean, otsailaren 2an, intxixu eta basandreak Kataxulotik aterako dira urteko hilabete motzenari hasiera emateko. Herriko plazan sorginekin elkartu eta udaletxea hartuko dute.
Ihotien ohitura inondik ez da akabo, Oiartzunen baitago juerga gai-tza negun kantatuko dute intxixu, basandre, sorgin eta ehundaka oiar-tzuarrek otsaileko lehen asteburuan herriko plazan, suaren bueltan dan-tzan. Pertsonaia mitologiko hauek hiru egunez Oiartzungo txoko guztietara zabalduko dute festa.
Ihote taldeak bere webgunean festa berezi eta parte-hartzaile honen historia eta berreskurapena konta-tzen du. Izan ere, intxisuak azken urte hauetan ospe handia hartu dute Oiartzungo inauterietan, sorginekin batera menditik jaitsi eta herrira ateratzen diren pertsonaiak direlako.
Alabaina, Frankismo garaian, Oiartzunen, beste hainbat tokitan bezala, inauteriak desagertzea ekarri zuen Francoren diktadurak. Baina 1989. urtean Ugaldetxo Kultur Taldeko kideak herriko auzoetan barrena ibili ziren nolako inauteriak ospatu nahi zituzten hausnartzen. Hasieratik argi zuten ez zutela Donostian eta antzeko hirietan egiten ziren desfileen antzekoak egin nahi. Euskal kulturan, kondairetan, auzoetan eta musika tresnetan oinarritutako festa bat nahi zuten.
Horregatik, Ihote taldekoek kontatzen dutenez, herriko zaharrenengana joan ziren, haiek nola ospatzen zituzten jakiteko eta 1990. urtean, herriko gazteek Ihoteak antolatu zituzten lehen aldiz.
Ondoren, ilunabarrean, mozorrotuta atera ziren plazara. Ihote-baltsa ere dantzatu zuten, beste euskal doinu batzuekin, suaren inguruan. Lehenengo intxisuak ere orduan iritsi ziren Oiartzunera: intxisu beltzak.
1991ean, Intxisuen pertsonaia mitologikoa hobeto landu zuten, eta gaur egun ezagutzen ditugun intxisu buruak lehen aldiz agertu ziren plazan. Zehazki zortzi intxisu izango zirela ere erabaki zuten, auzo bakoi-tzeko bana. 2006. urtean sorginek ere hartu zuten parte Ihoteetan intxisuekin batera. 2013. urtean, mendiko sorginak agertu ziren.
2009. urtetik Oiartzungo Ihoteak hiru egunez ospatzen dira, ofizialki inauteriak ospatzen diren aurreko asteko asteburuan.
Ihoteetako intxixuak beldurgarriak dira, baina mitologiako pertsonaia honen jatorria, izaera eta itxura zein den ez dago batere argi eta behin baino gehiagotan eztabaidatu izan den gaia da.
Kondaira batek dioen bezala, Oiar-tzungo basozain batek iratxo hauetako bat aurkitu zuen kobazulo batean. Bertatik, korrika batean eta gelditu gabe abiatu zen udaletxerantz ikusi zuena kontatzera. Bere hitzetan, koban aurkitu zuen izakiaren deskribapena erdi gizakia eta erdi betizua omen zen.
Baita ere esan da, pertsonaia misteriotsu bat topatu zutela Arditurrin; gehienetan gizona zela esaten zen baina emakumezkoa zela ere entzuna da. Meatzari batzuk topatu omen zuten, zeharo motelduta: “ahaleginak egin genituen berarekin hitz egiteko, euskaraz, gaztelaniaz eta baita frantsesez ere, baina ez genuen lortu”. Denborarekin argalduz joan omen zen eta azkenean hil egin zen.
Gainera, oiartzuar batzuen ustez, mairu-baratzeak intxixuen hilerriak ziren eta Arditurriko meategiak ere haiek eginak ziren.
Auzoak
Zortzi intxixu
Kolore bat
Esan bezala, auzo bakoitzak bere intxixua dauka, baina baita bere basandre, sorgin, zapia eta kolorea ere. Esaterako, Gurutzeren intxixua Zirri-Mirri da, basandrea Markelain eta sorgina Anderregia. Auzoaren kolorea berdea da.
Ergoien lila koloreakin erlaziona-tzen da eta bere intxixua Zirpi-Zibi da. Basandreak Egieder eta sorginak Aristiburu dute izena.
Altzibargo intxixua Zirbi-Zarba da; basandrea, Altamira eta sorgina Urzelai. Bere zapiaren kolorea arrosa da.
Karrikaren kolorea gorria da, baina bere intxixuak Zirri-beltz du izena. Basandrea Arritxuri da eta sorgina, Arlepo.
Iturriotzen Zirri-Latz, Munandi eta Anerre dira intxixu, basandre eta sorgin protagonistak eta bere zapiaren kolorea urdin argia da.
Ugaldetxok more kolorea aukeratu du bere banderarako. Intxixuak Zirri-Zagar du izena; basandreak, Arain eta sorginak, Irantzi.
Arraguan Kurri-Kurri intxixua ibiltzen da. Basandrea Miakatza da eta sorgina Goikoeskola. Auzoaren kolorea horia da.
Amaitzeko, Elizaldeko intxixua Zirri-Gor da eta Urka eta Learre bere basandrea eta sorgina, hurrenez hurren. Beraien zapiaren kolorea zuria da.
Intxixu, basandre eta sorginekin batera, badira ihoteetan beste pertsonaia batzuk: ote-gizona, zomorroa, zomorrozinko, poxpolin eta artzainak eta suzko akerra.
Bestalde, urtez urte indartzen ari den usadioa kuestazioarena da. Iaz, 1.150 lagun baino gehiago ibili ziren kuestazioan auzoen barrena.
Larunbatean, auzoka, puxkak biltzen edo kuestazioan ateratzen dira auzoko etxe eta baserrietan barrena. Zahar eta gazte, poxpolin eta artzainez jantzita dantzan ibiltzen dira musikarien laguntzarekin. Bisitariek etxeko ataria erra-tzez garbitzen dute eta bueltan etxekoek hamaiketakoa edo beste edozer puxka eskaintzen die esker-onez. Goizean bildutakoarekin bazkaria egiten dute eta ondoren talde guztiak herriko plazan elkartzen dira jaiari jarraipena emateko.