Tolosa: Zezen plazara txarangen atzetik sartzeko gonbidapena behar izango da
Aurtengo inauterietarako hainbat esparrutan aldaketak izango direla jakinarazi du Tolosako Udalak. Pasa den astean aurkeztu zituen. Horietako bat, zezen plazara txarangen atzetik saltoka sartu ahal izateko gonbidapena behar dela izango da eta, Udaleko kideek azaldu dutenez, zozketa bidez banatuko dituzte gonbidapenak, “modurik demokratikoena” dela argudiatuta. Zozketan parte hartzeko izena, urtarrilaren 24ra bitartean eman daiteke tolosa.eus webgunean. Egun bakoitzeko eman ahal izango da izena, eta kuadrilla, familia zein konpartsen presentzia bermatu nahian, izen-emate bakoitzeko hamar gonbidapen eskatu ahal izango dira. 300 izango dira egun bakoitzeko Udalak banatuko dituen gonbidapenak.
Hala ere, zozketan parte hartzeko bete beharreko zenbait baldintza ere bete behar direla azaldu dute Udaleko ordezkariek. “Adinez nagusi izan beharko da zozketan izena emateko, eta adin txikikorik balego, adinez nagusi den norbaitekin sartu ahal izango dira” azaldu dute. Behin ostegunean, urtarrilaren 25ean, zozketa eginda, emaitza zehaztutako posta elektronikoaren bidez jakinaraziko da. Gonbidapena egokitzen zaien herritarrei, jasotzera joandakoan emango zaizkie sarbiderako jarraibideak. Hori bai, gonbidapen mota hau duten herritarrek, txarangekin batera sartu ahal izango dute plazara, baina saltoka buelta eman ondoren, atera egin beharko dute, ezingo dute barruan geratu. Azken argibide hau errespetatzeko eskaera egin die Udalak herritarrei, “ikuskizuna bertan behera uzteko arriskuan” egon ez dadin.
Temas
Más en Bertan
-
Beasain invierte casi 400.000 euros anuales en mantener sus espacios verdes
-
Nagusilan, 25 años de labor solidaria contra la soledad de las personas mayores en Elgoibar
-
Eibar da inicio a las fiestas del Carnaval al ritmo de las Koko-Dantzak
-
La apuesta por la tecnología LED reduce un 32% la factura eléctrica del alumbrado urbano de Azpeitia