Irun - Hondakin organikoen kudeaketa hobetzeko eta herritarrei zerbitzu eraginkorragoa eskaintzeko helburuarekin, Txingudiko Zerbi-tzuakek Irungo eta Hondarribiko hondakin organikoen edukiontziak eguneratuko ditu. Edukiontzi berrien modeloa aukeratuta dago jada, eta orain horiek irekitzeko sarraila-sistemarik egokiena testa-tzeko fasea abiatu da.
Herritarren parte-hartzea susta-tzeko eta hautatutako irekiera-sistema pertsona guztientzat erosoa eta erabilerraza izan dadin bermatzeko, lau edukiontzi-eredu jarri dira. Horietako bakoitzak QR kodea duen pegatina bat darama. Modu honetara, herritarrek beren iritziak emateko aukera izango dute, dagokion QR kodea eskaneatuz. Iritzi horiek ez dute eragin loteslerik izango lizitazio-prozesuan, baina Txingudiko Zerbitzuetatik herritarren iradokizunak bildu nahi dituzte eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
Proba fasea hilabete batez luzatuko da eta behin lizitazioa amaitu eta esleitu ondoren, Irungo eta Hondarribiko hondakin organikoen 325 edukiontzietako sarrailak aldatuko dira. Eguneratzearen ostean, edukiontziak orain arte erabilitako txartel berarekin irekiko dira.