San Sebastian jaiak bihar hasiko dira Elorriagan
22.00etan mus txapelketa egongo da Lau-Haizeta elkartean eta larunbatean meza egongo da 11.00etan
Bihartik aurrera San Sebastian jaiak ospatuko dituzte Elorriaga auzoan. Gaueko 22.00etatik aurrera mus txapelketa egongo da Lau-Haizeta elkartean.
Larunbatean meza egongo da goizeko 11.00etan. Eguerdian herri kirolak egongo dira eta 14.30ean bazkaria egingo dute Urberu sagardotegian. Hori eta gero kalejira egongo da auzoan. Iluntzean, afaria egingo da toki berean. Bazkarian edota afarian parte hartzeko 943 199 237 zenbakira deitu behar da. Igandean eguerdian txakolin dastaketa egingo dute eta 14.30ean bertso bazkaria izango da karpan. 18.00etan txokolate beroa emango dute.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años