Sortzen Aholkularitza Enpresak. Orioko Udalaren ekimenez eta hainbat eragilerekin elkarlanean, Erakundeen arteko arreta eta koordinazioarako tokiko protokoloa, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan osatu du.

Hauek dira prozesuan parte hartu eta astelehenean dokumentua sinatu zuten norbanako eta eragileak: alkatea eta zinegotziak, gizarte zerbitzuetako, kulturako, euskara eta hezkuntzako eta Saregile Orioko Emakumeen Etxeko teknikariak, Udaltzaingoko eta Ertzain- tzako ordezkariak, herriko bi ikastetxeetako ordezkariak eta Osakidetzako arduradunak.

Gauzak horrela, protokoloaren edukia ezagutarazteko hiru saio antolatu ditu Udalak. Hain zuzen ere saioak gaur, 31n eta otsailaren 13an izango dira. Guztiak arratsaldeko 18.00etan izango dira Saregilen.

Urtarrileko bi saioak hezkuntza eta kirolaren alorretan lan egiten duten norbanakoei zuzenduta daude. Otsailean, aldiz, herritarrentzako hitzaldi irekia izango da. Helburua protokoloaren edukia herritarrei helaraztea da, indarkeria matxista kasuen aurrean joka- tzeko oinarriak zein diren jakin dezaten. Egoera horietan inplikatuta egon litezkeen kirolaren eta hezkuntzaren alorreko profesionalek jarraibide zehatzak izan dizaten ere bada helburua.

Hiru saioak euskaraz egingo dira, baina herritarrei zuzendutako otsailaren 13koan, xuxurlari bidezko itzulpena eskainiko da. Aukera hori erabili nahi dutenek formularioan zehaztu beharko dute eta Telegram aplikazioa deskargatu telefonoan.

Saioetara joan ahal izateko ez da behar aurretik izena ematea. Hala ere, Orioko Udaletik gomendatzen dute aurretik apuntatzea hurrengo estekan: www.labur.eus/9u2Vv.