Joan zen ostegunean Mercedes Perez Aldai hil zen. Urretxuko emakume edadetuena zen, 104 urterekin.

Perez Arabako Done Bikendi Harana herrian jaio zen eta 1951n Urretxura etorri zen Ignazio Berrueta senarrarekin eta Marivi eta Dorita alabekin.

Bera etxekoandrea izan zen eta senarrak Madaya eta Mendiola Eraikuntzak enpresetan lan egin zuen.

Mercedes egunero mezetara joan zen ahal zuen bitartean eta aldizkariak eta liburuak irakur-tzea ere asko gustatzen zitzaion. Bere biloba Iñakik liburuak eska-tzen zizkiola gogoratu du.

Ia 100 urte bete zituen arte etxeko lanez arduratu zen eta familia zen bere kezka nagusia. Lau biloba eta sei birbiloba utzi ditu.

Bere nortasun agirian 1920ko irailaren 24an jaio zela jartzen zuen, baina 1919ko irailean jaio zen. Agirietako akatsa dela eta, erakundeek eta komunikabideek 1920an ospatu zuten bere mendeurrena.

Bai Urretxun eta bai Gipuzkoako gainontzeko herrietan, geroz eta gehiago dira 100 urte betetzera heltzen diren pertsonak.

Hala, ondo bidean, 2024an urretxuar batek 101 urte beteko ditu eta beste bik 100 urte beteko dituzte.